XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dira hauek Euskal Herriko eresgailu bakarrak, bai jatorrizkoak.

Arlo hontan hutsak

Asko izan dira hutsak, eta huts horiek egindakoari eta egiten ari garenari balio gehiago ematen diote.

Gure euskal izaeraren funtsezko gaia izan den musika, lotua izan da beti gure Herrian: musikaren heziketa aberatsen eskuetan izan da beti, heziketa hau lujo bezala eta ez herriaren eskakizun legez erabili da beti.

Beharrizan hau ofizialki emendatzen ez den artean, badute betebeharra Akademiek, Eliz-kaperek, Abesbatzek eta gainerakoek.

Baina beste huts garrantzitsu bat ere badago.

Hizkuntzaren batasuna jarri dugu helburutzat, eta hortan ari gara gehienok.

Eta ez gara konturatu Donostik esan zuen bezala aintzinatik heldu zela Euskal Herria musikaren batasunera.

Baina koordinazio eta zuzendaritza falta dugu musika arloan.

Hizkuntzaren batasunerako eta gaurkotasunerako lanak Euskaltzaindiak zuzentzen ditu, baina nor da musikaz gauza beraz arduratzen denik?.

Noiz batuko ditugu banakako ahaleginak, bilakuntzak programatzeko, abesti eta partiturak bildumatzeko, grabazioak egin eta motatzeko, heziketa planifikatzeko, eta abar?.

Itxaropen bizia Euskal Herriaren itxaropena dut.

Honen musikak etorpide bat badadukala uste dut.

Bere Historiaren protagonista izateko ahalmen eta eskubidea dadukala uste dut, herriaren eta herriarentzako ertia sortzeko eskubidea.

Ez minoria edo gutiengoen ertia, ez alferkeria edo oporretako ertia, herri biziaren ertia, sofritzen duen eta lanean ari den herriarena baino.